Kartelak jarriz hasi dute alderdiek hauteskunde kanpaina

Txintxarri Aldizkaria 2019ko api. 15a, 12:46

Alderdiek kartelak jartzen hasi zuten ostegun gauean hauteskunde kanpaina.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak hilaren 28an izango dira, eta aurretik, alderdiek bi aste izango dituzte kanpaina egiteko. Herritarrei euren proposamenak ezagutarazi eta boza eskatzeko mitin, agerraldi eta bestelako jardueren lehena, ordea, joan den ostiral gauerdian egindako kartel jartzea izan zen.