Katixa Izaga eta Julen Etxegia lehen eta bigarren izan dira eskolartekoan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko api. 12a, 10:56

Emaitza onak lortu zituezten herriko gaztetxoek Gipuzkoako Eskolarteko Bertso-paper lehiaketan.

 

 
Lasarte-Oriako bertso-eskolako hainbat taldetako gaztetxoek parte hartu zuten asteartean Hernaniko kultur etxean jokatutako txapelketan. 50 bat gazte lasarteoriatarrek parte hartu zuten guztira Hernaniko eta Urnietakoekin batera. Ordubeteko tareta izan zuten askotariko gaien inguruko bertsoak idazteko, eta azkenean, Katixa Izagak lehen saria lortu zuen DBH 1-2 kategorian eta Julen Etxegiak bigarren saria DBH 3-4 kategorian. Lasarte-Orian bertsolaritza gazteenen artean ere bizi-bizirik dagoen seinale.