Abian da San Pedro jaietako kale-postuak adjudikatzeko prozesua

Txintxarri 2019ko api. 12a, 10:17

Hilaren 23a arte eska daitezke San Pedro jaietako postuak. Zozketa bidez banatuko dira postuak, maiatzaren 3an jakinaraziko dute kokapen planoa. 

Ekainaren 28tik uztailaren 1a artean ospatuko diren sanpedroetan kale postua eskatzeko epea hilaren 23ko 13:30ak arte zabalik egongo da. 

Aipatu beharreko datuak:

- Jarriko den postuaren neurriak. Bi metro zabal eta gehienez sei metro luze. 

- Postua zein egunetan jarriko den. 

- Harremanetarako telefono zenbakia edo posta elektroniko helbidea. 

Eskaera telematikoki egin daiteke zerbitzuak@lasarte-oria.eus helbidera idatzita edo udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztuta. 

Udalak zenbaki bat esleituko dio eskaera bakoitzari, udalaren iragarki taulan apirilaren 26an kontsultatu ahalko da. Ondoren, zozketa egin eta ediktu-taula berean argitaratuko dute kokapen planoa maiatzaren 3an. 

Adjudikazioa gertatuz gero, maiatzareb 17a baino lehen nahitaez entregatu beharreko dokumentazioa honako da:

- JEZ

- NANa

- Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza eta ordaindu izanaren agiria

- Autonomoen asegurua ordaindu izanaren agiria. 

Oinarri osoak hemen