Almi Camposek eta Borja Dominguezek domina eskuratu dute

Txintxarri Aldizkaria 2019ko api. 2a, 10:21

Euskadiko Txapelketa jokatu dute asteburuan Gasteizen. 

Asteburuan Gasteizen jokatutako Euskadiko Txapelketan parte hartu dute LOKEko judokek. Almi Camposek eta Borja Dominguezek domina bana eskuratu dute, zilarrezkoa, lehenak; brontzezkoa, bigarrenak. Martin Sebastianek eta Oier Guisadok ere parte hartu zuten, baina ez zuten kideek bezain emaina ona lortu.