Nahia Zudairek munduko txapelketarako sailkapena lortu du

Txintxarri Aldizkaria 2019ko api. 2a, 09:58

400 metro librean lortu du sailkatzea 5:17,98 markarekin. Halaber, proba horretan eta 100 metro librean errekor berriak ezarri ditu S8 kategorian. Euskadiko selekzioarekin lehiatu da asteburuan Madrilen jokatutako Erkidego Arteko absolutu mailako Txapelketan. 

Bikaian aritu da Nahia Zudairen asteburuan Madrilen jokatutako Erkidego Arteko absolutu mailako Txapelketan. Bere bi errekor hobetu ditu eta Munduko Txapelketarako sailkatu da. 

Lehiaketaren lehen egunean 100 metro librean aritu zen eta bere marka hiru segundotan hobetu zuen, kronoa 1:12,61ean geldituta. Emaitza horrekin absolutu mailako errekor berria ezarri zuen. Ondoren, 400 metro librean aritu zen, 5:17,98ko marka eginda. Beste errekor bat ezartzeaz gain, munduko txapelketarako sailkatu zen eta  "multidisability" sailkapenean podiumeko hirugarren postua egotea.

Edonola, asteburu gazi-gozoa izan zen Zudairerentzat. Helburua lortuta, ordea, ez zion mailari eutsi 14 urteko gazteak. Estilo libreko 400 metrokoan, 200 metro lau estiloetan eta 100 tximeleta  Igandeko probetan ez zuen bere denborak hobetzerik izan.