Udako Txokoen izen ematea astelehenean zabalduko du Ttakunek

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mar. 29a, 13:14

Plazen erdia online eskainiko dute eta beste erdia aurrez aurre, bulegoan. Pertsona bakoitzak gehienez lau haurren izen ematea egin ahalko du.

Ttakun Kultur Elkarteak antolatutako Udako Txokoen izen ematea astelehean zabalduko du, eta maiatzaren 10a arte zabalik egongo da. Aurten, plazen erdia online eta beste erdia aurrez aurre eskainiko dute. Bi kasuetan, 16:00etan zabalduko dute epea. Pertsona bakoitzak gehienez lau izen emate egiteko aukera izango du. Online izena emateko sakatu hemen. (Gazteleraz)

HH3tik LH6ra bitarteko haurrei bideratuta daude udaleku irekiak, hiru programaziotan banatuta, Oriarte eta Ttakunenean. 

- Piskomotrizitate saioak

- Sukaldaritza tailerrak, ur jolasak, eskulanak...

- Festak eta jaialdiak.

- Gorputz adierazpenaren bidez mundu berri bat eraikiko dugu. 

- Irteerak igerilekuetara eta hainbat bisita gidatu. 

- Gure begiraleekin jostakirola saioak. 

Harremanetarako: Geltoki kalea 4 · 943-37 14 48 · aisia@ttakun.eus