Porrota, denboraldia amaitzeko

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mar. 29a, 00:00

Ohorezko B mailako denboraldia amaitu du Babyauto Zarautz Beltzak RTk. 

Ohorezko B mailako denboraldia amaitu da. Babyauto Zarautz Beltzak RTko kideek Santaderren jokatu zuten azken partida larunbatean. Zarautzeko taldeak ez zuen ezer jokoan, sailkapen taulako erdialdean baitzegoen eta lasai atera zen liderraren aurka jokatzera; Bathcok ,ordea, lehen postua. Bathco RC taldea hasieratik aurreratu zen markagailuan. Nahiz eta entseguak lortu, Babyautok ezin izan zion aurre hartu. Bigarren zatian, kantabriarrak izan ziren nagusi eta azken emaitza 68-24 izan zen. Horrenbestez, seigarren postuan amaitu du liga Babyauto Zarautzek.