Presoen senideen errealitatea

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mar. 28a, 17:44

Azken arnasa arte dokumentalaren emanaldia eta presoen senideeekin solasaldia egin zuten asteartean. 

Sare Herritarrak antolatuta, Mercero gunean presoen errealitatea bistaratzeko bigarren ekitaldia egin zuten astearte iluntzean. Azken arnasa arte dokumentala eman zuten, eta ondoren, Lasarte-Oriako euskal presoen senideek haien egoera kontatu zuten. Ibon Fernandez, Xabi Gallaga eta Aitzol Iriondo dispertsatu dituzte urruneko kartzeletan. Gaur, hilabeteko azken ostiralean, manifestaziora deitu dute.