Aprilaren 28an Espainiako Kongresurako eta Senaturako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak egingo dituzte. Hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa informatikoa gaur goizean egin dute udaletxeako pleno aretoan. Norberaren Datuen Babeserako legea betetzeko, aukeratuak izen-abizenen inizialekin eta jaiotze-datarekin identifikatu dituzte eta zerrenda ez da publiko egingo. Jakinarazpen ofizial bat jasoko dute hurrengo egunetan.
14.229 lastarte-oriatarrek izango dute boza emateko aukera. Hamahiru sekziotan banatutako hogeita bi mahai egongo dira. Bakoitzak hiruna kargu ditu, bi bokal eta lehendakari bat. Haiekin batera, sei ordezko, bina kargu bakoitzeko, aukeratu dituzte. Guztira, 198 lagun izendatu ditu programa informatikoak.