Nesken futbol taldeak osatzeko jokalariak behar ditu Ostadarrek

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mar. 27a, 15:28

Datorren denboraldiko infantil eta kadete mailako jokalariei proba egingo diete astelehenean. 

Aurtengo denboraldia oraindik amaitu ez bada ere, Ostadar SKTen 2019/2020 denboraldia prestatzen hasiak dira jada. Nesken futbol taldeak osatzeko jokalariak behar dituzte, infantilak (2006-2007 urteen artean jaiotakoak) nahiz kadeteak (2004-2005 urteetakoak). Datorren urtean bertan jokatu nahi dutenek Michelingo futbol zelaira joan behar dute astelehenean, 18:00etan; taldeko arduradunei aldez aurretik abixatu behar zaie. 

Harremanetarako: 943-36 04 33 / ostadar@ostadarskt.eus