Ateak irekitzeko gonbita luzatu du Caritasek bere kanpainan

Maitane Aldanondo 2019ko mar. 23a, 18:00

Katekesiko haurrek Atera bidera manifestua egin dute. 

Ireki atea. Horixe da Caritasek bere kanpaina berrian luzatu duen gonbidapena. "Atea irekitzea harrera egitea edo jasotzea baino gehiago da. Entzutea baino, begiratzea, ikustea eta gure inguruan ditugun pertsonekin hunkitzea". Caritasen arabera, atea irekitzeak "interpelatzea, ukitzea eta guregan eragiten uztea" esan nahi du. "Are gehiago, gure erosotasun gunetik ateratzea, gure berekoikeriak onartzea, elkarrekin hitz egiteko aukerak ematea".Atera bidera lelopean, katekesiko haurrek gai horren inguruan ondoko manifestua egin dute: "Guztiona den mundu bat nahi dugu: justua eta bakean, maitasuna, adiskidetasuna eta berdintasuna nagusi dituena, eta goserik gabea".