Larunbatean, martxoaren 23an, Froilan Elesperi omenaldia egingo diote hilerrian, 12:00etan. ETAk tiroz hil zuen PSE-EEko zinegotzia orain 18 urte. Lasarte-Oriako lehen alkateordea izan zena hilerrian omendu ondoren, Froilan Elespe saria banatuko dute sozialisten egoitzan, Isla plazan. Lasarte-Oriako Bizikidetza Taldeak jasoko du 7. Froilan Elespe Saria.