Snorkel urpekaritza hastapen ikastaroa antolatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mar. 15a, 10:00

Ikastaroa doakoa da Udal Kirol Zerbitzuen bazkide diren neska-mutilentzat. 

Udal Kirol Zerbitzuak snorkel urpekaritzan lehen urratsak egiteko aukera emango die 2007-2010 urteen artean jaiotako neska-mutilei. Jarduera hilaren 23an, larunbata, aurrera eramango dute ordubeteko bi saiotan: 16:30-17:30 eta 17:30-18:30. Ikastaroa doakoa da bazkideentzat, baina parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute kiroldegian, hilaren 21a arte.