Abian da squash txapelketan parte hartzeko izen ematea

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mar. 15a, 11:00

Hilaren 22a arte izena emateko aukera izango da. 

Apirilaren 1ean hasiko dituzte XXXI. squash txapelketako partidak. Parte hartu nahi dutenek hilaren 22a arte, ostirala, dute Maialen Chourraut kiroldegiko kafetegian izena emateko. Prezioa 10 euro da udal kiroldegietako bazkideentzat. Jokalariek 14 urtetik gora izan behar dute. Hilaren 28an partaideentzat informazio bilera egingo dute kiroldegian, 19:00etan.