Ardoaren sekretuak, agerian

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mar. 14a, 18:24

Buenetxea tabernan egin zuten Aterpeak antolatutako ardo dastaketen lehena. Hurrengoa, hilaren 20an egingo durte Isla plaza ardotekan.

Aterpeak antolatutako ardo dastatzeen lehena egin zuten asteazken iluntzean Buenetxea tabernan. Izena eman zuten hamabost bat lagunek ardoaren inguruko sekretuen berri izan zuten bi orduko saioan. Azalpenak entzutearekin batera, entzundakoa probatzeko aukera ere izan zuten Olarra upeltegiko zuri, beltz eta gorriekin. Hori dena pintxoekin lagunduta, gainera.