Sukaldaritzan eskua probatu edo abilezian sakondu nahi dutenek aukera paregabea dute Ttakun Kultur Elkarteak antolatutako ikastaro berrian.
Ezagutza maila guztiak kontuan hartuta, bi ikastaro antolatu dituzte 16 urtetik gorakoentzat. Batetik, suak piztu edo zartagina inoiz hartu ez dutenentzat, oinarrizko sukaldaritza ikastaroa egingo dute ostiraletan, 19:00etatik 20:30era. Saioak martxoak 29, apirilak 5, maiatzak 3 eta 10ean izango dira. Bestetik, zapore berriak edo bestelako estiloak probatu nahi dituzten trebatuak asteazkenetan elkartuko dira, 18:00etatik 19:30era: martxoak 27, apirilak 3, maiatzak 2 eta 15ean.
Saioak Ttakunenea elkartean egingo dituzte eta irakasleak ez dira nolanahikoak, Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Centerreko ikasleak baitira.
Izena emateko Ttakun elkartera bertaratu, 943-37 14 48 edo 695 78 53 89 telefonoetara deitu edo kultura@ttakun.eus e-posta helbidera idatzi. Salneurria bazkideentzat 37 euro da, eta ez bazkideentzat, 40 euro.