Espainiako Pistako Atletismo Txapelketako finalera heldu da Enara Gonzalez

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mar. 11a, 12:06

5.35 metroko markarekin zortzigarren amaitu zuen herritarrak.

Valentzian jokatu dute asteburuan 18 urtez azpiko Espainiako pistako atletismo txapelketa. Ondo hasi zen Enara, bigarren jauzian, 5,35 lortuta; 5,40ko bere marka onenetik gertu. Tamalez, ez zen hortik gorako jauzirik egiteko gai izan. Baleko lau jauzi egin zituen: 5,12; 5,13; 5,29 eta aipatu 5,35 metro lotuta.  Edonola, LOKEko atletarentzat, jada, saria zen Espainiako txapelketan egotea. 25 partaideetatik 8. postua lortu izana, beraz, emaitza ona da.