2019/03/08 00:00 - 23:59

Mobilizazioa

Martxoak 8ko greba

Martxoak 8ko greba
Lasarte-Oria

Lasarte-Oriako M8 Asanbladak antolatutako egitaraua:

11:30. Karabana (kotxez, bizikletaz...)

12:30. Kalejira. Bidean bost geldialdi egingo dituzte grebaren ardatz bakoitzari lotuta

13:30 Eserialdia Kale Nagusian

14:30 Bazkari autogestionatua (bakoitzak berea ekarrita), Okendo plazan. 

Bazkalostean: performancea, mosaikoa eta irakurketa. 

22:00. Kazerolada balkoietatik. 

Ohi bezala 12:00etan elkarretaratzea egingo dute Okendo plazan. Halaber, mugimendu feministak deia egin die Lasarte-Oriako emakumeei Donostiako manifestaziora joan daitezen. Antiguako tuneletik 19:00etan irtengo da.