Kuadrillategiko eski irteeran parte hartzeko epea luzatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mar. 3a, 11:41

Osteguna arte izena eman daiteke hilaren 17an Valdezcaray-ra (Errioxa) eskiatzera joateko

Kuadrillategik Errioxako Valdezcaray eski estaziora irteera egingo du hilaren 17an, igandea. 
Elkargunea Hipodromoa izango da. Bertatik irtengo dira 05:45ean eta  leku berera itzuliko dira 20:00etan. 
Interesa dutenek astelehenik aurrera izango dute izena emateko aukera. 
Izen ematea:
Noiz: Otsailak 25 (arratsaldea) - martxoak 7 (arratsaldea)  
Nola: Geltoki kalea 4
          943 37 14 48 / 678 17 01 13
          ktglasarteoria@ttakun.eus
Zenbat (materiala barne):
          Bazkideak: 55€
          Ez bazkideak: 60€