Espainiako Pistako Atletismo Txapelketan laugarren izan da Naroa Furundarena

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mar. 4a, 11:38

Naroa Furundarenak luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean parte hartu du asteburuan jokatutako txapelketan.

Helburua lortu du LOKEko atletak. Madrilen asteburuan jokatu duten Espainiako Pistako Atletismo txapelketan bost onenen artean egoteko prestatu da herritarra eta lortu du. 11,88 metroko markarekin laugarren amaitu zuen jauzi hirukoitzean. Luzera jauzian, ordea, zortea ez zuen lagun izan. Bere markatik urrutik 4,64 metroetara iristea besterik ez zuen lortu bi jauzi nulo egin ondoren.