2019/03/15 18:00etan

Antzerkia

Sexijentziak askatuz antzezlana

Sexijentziak askatuz antzezlana
Biyak Bat erretiratuen etxea, Lasarte-Oria

Bazen Behin Clown taldearen antzezlana. Pituxak larru-jotze kontuetan ez du gozatzen. Eta okerrena zera da, bakarrik sentitzen dela orgasmoaren gurtze gizarte honetan. Izan ere, bere inguruan, dena da plazer eta gozamen harreman erotikoen inguruan hitz egiterakoan. Arazoari aurre egin nahian laguntza eskatzea erabakiko du. Amarengana joko du lehenik. Bere kabuz ere pornoan laguntza bilatuko du. Lagun pare bat ere azalduko dira,  eta nola ez, bikotea. Hala ere, egoera okertu besterik ez da egingo eta azkenik sexologarengana jotzea erabakiko du. Publikoaren parte-hartzea ere eskatuko du, deskubrituko duen bide berrian laguntza bila.