Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolako Beñat Carbayeda hirugarrena izan da kadete mailako Pistako Euskadiko Txapelketan, Haritz Sein eta Martzel Etxeberriaren atzetik.
Partaideek omnium bat osatu zuten, scratch, tempo, eliminazio eta puntuazio probetan arituta. Tafallako (Nafarroa) Miguel Indurain belodromoan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako taldeetako 61 txirrindulari aritu ziren. Txapelketa junior eta kadete mailetan egitekoa zen, baina errepideko lehen lasterketarekin bat egin zuenez, junior mailako partaideak falta ziren, eta kadeteak bakarrik aritu ziren nor baino nor.