Euskal Herriko Gazte Feministon Baterajotzea egingo dute Zaldibarren, urriaren 31tik azaroaren 2ra. Ekimen horren udalerri mailako aurkezpena antolatu dute Lasarte-Oriako gazte feministek. Kafe-tertulia egingo dute: "Gitarreoa eta jatekoa ez dira faltako".
Gazte Koordinadora Sozialistak iragarri du Palestinaren aldeko gazte komiteak egingo dituela eskualdeko zenbait udalerritan, horien artean, Lasarte-Orian. Helburua da Palestinaren askatasuna eta Israelen desegitea aldarrikatzen jarraitzeko ekimen gehiago antolatzea.
Euskal Jaian egingo duten herri bazkarirako txartelak salgai daude 30 eurotan. Ehun bazkaltiarrentzako tokia dagoela jakinarazi dute antolatzaileek. Entsalada, arkumea (zikiroa) eta postrea jango dituzte. Ttakun Kultur Elkartearen bulegoko ordutegia hau da: 09:00etatik 13:00etara (astelehen goizetan izan ezik) eta 16:00etatik 18:00etara (ostiral arratsaldeetan salbu).
Hilaren 19ra arte egongo da erakusketa irekita. Ordutegia, hauxe: 18:00etatik 20:00etara astegunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara larunbatetan, eta 12:00etatik 14:00etara igandeetan. Egurrarekin egindako lanak erakutsiko dituzte Zurmailu taldeko partaideek.
Disko berria estreinatuko dute.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||