Aterpea elkarteak antolatutako jarduera gastronomikoan sei ostalaritza establezimenduk parte hartuko dute: Araeta, Arima, Buenetxea, Plan B, Herriko Etxea eta Lasarte-Berri.
Memoria historikoaren alde lan egiten duen Islada Ezkutatuak taldeak ekitaldi bat egingo du, "frankismoaren basakeria" jasan zutenak aintzatesteko. Monolito bat jarriko du Mirentxu eraikinaren alboan.
Alboka Abesbatzak San Pedro parrokiako meza girotuko du. Emanaldiaren ostean, taldeko abeslari eta bazkideak bazkaltzera joango dira.
Vampiro al rescate filma emango dute, haurrentzat. Sarrerek 4 euro balio dute.
Helduentzako emanaldia izango da. Sarrerek 6 euro balio dute.
Pertsona transexualen hainbat lekukotza bildu eta esposizio bat ondu dute. Ikusteko azken eguna abenduaren 1a izango da, ostirala. Hauxe da ordutegia: goizetan, 09:30etik 13:00etara, eta, arratsaldeetan, 16:00etatik 20:30era.
Egurrez landutako lanak erakutsiko dituzte Zurmailu elkarteko ikasleek. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara irekiko dute aretoa, eta, asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |