Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria Taldeak jakinarazi du janari bilketa solidarioa egingo dutela larunbat honetan, 10:00etatik 14:00etara, SuperBM eta Eroski supermerkatuen atarietan. Produktu hauek jasoko dituzte: azukrea, kontserbak, lekaleak eta konpresak.
Lasarte-Oriako Irakurle Txokoak bertso bazkari literarioa antolatu du otsailaren 11rako, larunbatarekin, Xirimiri elkartean, 14:00etan. Hitzordu horretarako txartelak Ilargi eta Tiburtzio Artizar tabernetan eros ditzakete herritarrek, 25 euroren truke, edo langabezian egonez gero, 20 euro ordainduta. Gai jartzailea: Uxue Alberdi. Musikaria: Iban Urizar. Bertsolariak: Ane Labaka eta Alaia Martin.
Ohiko formatua berreskuratuko dute Euskal Inauteriek. Ekitalditxo bat egingo dute Zubietako plazan eta Lasarte-Oriarantz abiatuko ondoren, kalejiran.
Txantxoak herrian zehar ibiliko dira kantuan eta dantzan. Geldialdiak: Hipodromo etorbidea, Tajamar biribilgunea, Kale Nagusia, Largoenea kaleko biribilgunea, Kale Nagusia, Okendo plaza.
Euskal Inauteriei amaiera emateko, Okendo plazan elkartuko dira partaide guztiak. Senidetzea, dantza eta suaren ekitaldia aurrera eramango dituzte, zomorroekin urtebeteko bake ituna adostu eta gure herria gaitz orotatik libratzeko.
CIMASUB Itsaspeko Zinema Zikloaren XV. aldiaren barruan, argazki erakusketa bat prestatu dute. Sarrera, doan.