Beterri-Buruntzako ekonomia eraldaldatzailearen sareak, Beterri Saretuz izenekoak, formakuntza saio bat antolatu du asteazken honetarako Iturola elkarlan sorgunean, Hernanin, 11:00etatik 13:00etara. Izena eman nahi dutenek formulario bat bete beharko dute.
Mayerling ikuskizunaren emanaldi digitala aurrera eramango dute. Sarrerek 7,5 eta 9 euro artean balio dute, eta kultur etxeko leihatilan nahiz Kutxabank Sarrerak atarian eros ditzakete herritarrek.
CIMASUB Itsaspeko Zinema Zikloaren XV. aldiaren barruan, argazki erakusketa bat prestatu dute. Sarrera, doan.