Oriartekide guraso elkarteak deituta, 2022-2023 ikasturtean jardunaldi jarraituarekin jarraitzea eskatzeko mobilizazioa egingo dute, hogei minutukoa.
Biyak Bat egoitzako kideek mahai jokoak egingo dituzte, elkartean bertan.
Scooter Club Euskadi elkarteak motor gidarientzako topaketa antolatu du: 19:00etan, harrera eta motorren erakusketa Donostia etorbidean. Izen emateak, Santxo tabernan. 21:00etan, afaria, Santxo tabernan. 22:30ean, herrian barrena ibilbidea, kontzertuetara joan aurretik. 23:00etan, musika emanaldiak Buenetxea tabernan.
Ttipia konpainiak Anarkia Relacional antzezlanaren emanaldia egingo du. Sarrerek 3 euro balio dute.
Brancussi akademiako ikasleek ikasturtean zehar egindako margolanak erakutsiko dituzte Antonio Mercero gunean. Sarrera doakoa da.