Txu-txu trenak herriko kaleak zeharkatuko ditu, Okendo plazatik abiatuta.
Ostadar SKTk denboraldi amaierako festa berreskuratuko du. Hilaren 28an, goizean, Oriarte BHI Landaberrin izango da jaialdia. Taldeek euren jokalari jatorrenei sariak emateaz gain, elkarteak Kirolari Onena eta Auzolan sariak ere banatuko ditu. EGITARAUA - 11:30ean, jolas inklusiboak. - 12:30ean, talde bakoitzeko jokalari jatorrenari saria. - Ondoren, Kirolari Onena eta Auzolan sariak. Nahia Zudaire igerilariak eta Izan Iñurri egitasmoak irabazi dituzte, hurrenez hurren. - 13:15ean, hirugarren denbora, Beltzak Errugbi taldekoen eskutik.
Danok Kide elkarteak XVII. Musika Topaketak antolatu ditu larunbat honetarako, hilak 28. 19:30ean hasiko dira Hondarribiako Aqua Lauda korua eta Suediatik etorriko den Helsingborg-eko Ahots Taldea. Ama Brigitarren komentuan ariko dira biak eta sarrera doakoa da.
Jose Mari Martin margolariak erakusketa jarri du Jalgi kafe antzokian.
Onki Xin taldeak kontzertua emango du Jalgi kafe antzokian. Sarrera, doan.