Ttakun Kultur Elkarteak 30 urte bete ditu hilaren 16an, eta ospatzen jarraituko du asteburuan. Hauxe da prestatu duen egitaraua: 11:00etatik 14:00etara, pintxo potea Jalgi kafe antzokian. Ttakuneko bazkideentzat eta Solaskide egitasmoko parte hartzaileentzat doan. 17:30ean eta 18:30ean, Sorgin Dantza. Bi emanaldi egingo dituzte: Orian bat, eta Okendo plazan bestea. 23:00etan, Rukula taldearen kontzertua Jalgin.
Alboka abesbatzak Santa Zezilia eguna ospatuko du. Arantzazuko Ama parrokiako mezan abestuko du, eta bi emanaldi egingo ditu gero herrian zehar: parrokiako plazan bat, eta Sagardotegi enparantzan bestea.
Lasarte-Oriako Hamaika Gara taldeak erreferendumaren aldeko sinadurak biltzeko ekimena antolatu du. Herritar guztiak gonbidatu ditu atxikimendua ematera.
Dos colegas y la gran bestia filma proiektatuko dute. Sarrerek 3,80 euro balio dute.
Madres paralelas filma emango dute. Sarrerek 5,50 euro balio dute.
Bizikidetzarako memoria para convivir erakusketa antolatu du Lasarte-Oriako Bizikidetza Foroak. Azaroaren 2an irekiko ditu ateak, asteartearekin. Euskal Herriko eta Lasarte-Oriako indarkeriaren historia biltzen du, eta hilabete osoan zehar ikusgai egongo da. Ekimenaren xedeak ugariak dira: herriko biktimak "bere pluraltasunean" aintzat hartzea, terrorismoaren eta indarkeriaren ondorio sozial eta pertsonal larriak ezagutaraztea eta onartzea, eragindako kaltearen aitorpenean oinarritutako memoria kolektiboa eraikitzea, eta herritarrek konpromisoa hartzea giza eskubideen urraketen aurrean. *Larunbatetan 11:00etatik 13:30era irekiko dute.