Lasarte-Oriako Erraldoien eta Zezensuzkoen Taldeak (LOZET) egun osoko egitaraua antolatu du egiten duen lana erakusteko: - 11:00etan hasita, erraldoi eta buruhandiekin kalejira, Blas de Lezo kaletik Okendo plazara. Ttirriki Ttarraka eskolakoek girotuko dute. - 13:00ean, Loidi-Barren pilotalekuan: taldearen aurkezpena, photocalla eta margoketa tailerra. - 16:00etatik 17:00etara, margoketa tailerraren errepikapena. - 17:00etatik 19:00etara, kalejira erdigunean zehar: Loidi-Barren, Sasoeta, Okendo plaza. Gautxori txarangak girotuko du. - 20:30ean, zezensuzkoak Kale Nagusian.
Ttakun Kultur Elkarteak 30 urte bete ditu hilaren 16an, eta ospatzen jarraituko du asteburuan. Hauxe da prestatu duen egitaraua: 11:00etatik 14:00etara, pintxo potea Jalgi kafe antzokian. Ttakuneko bazkideentzat eta Solaskide egitasmoko parte hartzaileentzat doan. 17:30ean eta 18:30ean, Sorgin Dantza. Bi emanaldi egingo dituzte: Orian bat, eta Okendo plazan bestea. 23:00etan, Rukula taldearen kontzertua Jalgin.
Zero Sette Akordeoi Orkestrak XVIII. Akordeoi Jaialdia ospatuko du. Sarrerek 5,50 euro balio dute.
Bizikidetzarako memoria para convivir erakusketa antolatu du Lasarte-Oriako Bizikidetza Foroak. Azaroaren 2an irekiko ditu ateak, asteartearekin. Euskal Herriko eta Lasarte-Oriako indarkeriaren historia biltzen du, eta hilabete osoan zehar ikusgai egongo da. Ekimenaren xedeak ugariak dira: herriko biktimak "bere pluraltasunean" aintzat hartzea, terrorismoaren eta indarkeriaren ondorio sozial eta pertsonal larriak ezagutaraztea eta onartzea, eragindako kaltearen aitorpenean oinarritutako memoria kolektiboa eraikitzea, eta herritarrek konpromisoa hartzea giza eskubideen urraketen aurrean. *Larunbatetan 11:00etatik 13:30era irekiko dute.