Etxeko txikiek eta ez hain txikiek Ganso & Cia antzerki taldearen Alpha lanaz gozatuko dute. Sarrera, 3,80 euro. Lo egiten dugunean, gure subkontzienteak atea erdi zabalik uzten du, bidea libre utziz amets ilunei, ahaztutako oroitzapenei edota nahi gabeko fantasiei. Alpha lanak kontzientziatik ametsen mundura igarotzeko unea isladatzen du. Bere fantasien biktima den pertsonai baten bizipen komikoak kontatzen ditu. Era honetara, beldur eta sentimendu unibertsalei buruz barre egiteko aukera eskaintzen die ikusleei.
Lesboseko errefuxiatuen kanpamentuko egunerokoaz sentsibilizatu eta bizi duten egoera latza salatzeko argazki erakusketa antolatu dute Miren Bardaji eta Yousef Alshewailik. Antonio Merceron izango da, martxoaren 1etik 14ra bitarte