Okendo zinema taldearen eskutik, The Father filmaz gozatzeko aukera izango da. Sarrera, 5,50 euro. Jatorrizko hizkuntza eskainiko da euskarazko azpidatzizkiekin. Florian Zeller zuzendariak berak idatzitako antzerki lanean oinarritutako filma da The Father. 2020 urteko Sundance zinema jaialdian aurkeztu zen eta nazioarteko jaialdietan eskaini dute kritika onak jasoaz. Filmak hainbat sari ere eskuratu ditu. Donostiako Zinemaldiko azken edizioan ikusi ahal izan zen eta bertan ikusleen saria eskuratu zuen. Berriki Europako film onenaren Goya saria ere lortu du. The Father-eko protagonista Anthonyk (Anthony Hopkins) ia 80 urte ditu eta bakarrik bizi da Londresen duen apartamentuan. Bere alaba Annek (Olivia Colman) Parisera bizitzera joatea erabaki du eta bera zainduko duen erizain bila dabil. Hainbat aurkeztu dizkio aitari; Anthonyk, ordea, ez du bat ere onartzen. Laster ikusiko da errealitatea gero eta modu nahasgarriagoan hautematen duela Anthonyk.
Lesboseko errefuxiatuen kanpamentuko egunerokoaz sentsibilizatu eta bizi duten egoera latza salatzeko argazki erakusketa antolatu dute Miren Bardaji eta Yousef Alshewailik. Antonio Merceron izango da, martxoaren 1etik 14ra bitarte