Bizikidetza Lantzen jardunaldien bigarren saioan, Indarkeria polizialaren biktimen aitortza eta erreparazioa mahai-ingurua. Zuzenbideko doktoretza eta Kriminologiako masterra duten Ana Isabel Perez Machio eta Laura Pego Otero izango dira hizlari moduan. COVID-19a saihesteko neurriak direla-eta, gonbidapenak behar dira ekitaldietarako; pertsonako, gehienez, bi.
2021. urteko Martxoaren 8ko kartel lehiaketaren erakusketa ikusi eta bozka emateko aukera dago martxoaren 9a arte. Lasarte-Oriako Udalak antolatutako Emakumeen Nazioarteko egitarauaren barruko ekitaldia.
Lesboseko errefuxiatuen kanpamentuko egunerokoaz sentsibilizatu eta bizi duten egoera latza salatzeko argazki erakusketa antolatu dute Miren Bardaji eta Yousef Alshewailik. Antonio Merceron izango da, martxoaren 1etik 14ra bitarte
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |