Euskal Inauteriak atea joka ditugu eta Ttakun kultur elkarteko kideek Txantxo ikastaroa antolatu dute oraindik jantzia prest ez duten herritarrentzat. Lastozko txanoa eta etxeko oihal zaharrak eraman behar dira. Izena ematea otsailaren 6a baino lehen egin behar da Ttakuneko bulegoan, kultura@ttakun.eus helbidean, 943 371 1448 telefono zenbakian edo 695 785 389 WhatsApp zenbakian.
Lasarte-Oriako Gure Esku Dagok Lasarte-Orian Berriketan saio berria egingo du. Erreferendumaren aldeko ekimena aurrera eramateko galdera batzuei erantzungo diete.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, 'Zaldibar argitu, erraustegia gelditu' lelopean hainbat elkarretaratze egingo dituzte bihar Gipuzkoa osoan. Lasarte-Orian mobilizatzeko deialdia ere zabaldu dute: 19:00etan Okendo plazan.
Royal Balleten Tchaikovskyren La bella durmiente balletaren emanaldiaz gozatu dezakete dantzaren zaleek, Opera digitaleren atalean. Sarrera, aurretik 7 euro; egunean, 9 euro.
Euskal Inauterietako konpartsako dantzak ikasi edo pausoak gogoratzeko Plaza dantza saio berezia egingo da.
CIMASUB 2019ko argazki onenen erakusketa ikusgai izango da.