Euskal Inauteriak atea joka ditugu eta Ttakun kultur elkarteko kideek Txantxo ikastaroa antolatu dute oraindik jantzia prest ez duten herritarrentzat. Lastozko txanoa eta etxeko oihal zaharrak eraman behar dira. Izena ematea otsailaren 6a baino lehen egin behar da Ttakuneko bulegoan, kultura@ttakun.eus helbidean, 943 371 1448 telefono zenbakian edo 695 785 389 WhatsApp zenbakian.
Marie de Jongh antzerki taldeak Ikimilikiliklik antzerkia taularatuko du. Sarrera, 3,80 euro. Jokin Oregiren zuzendariaren eskutik, Maride de Jongh antzerki taldeko kideek hitza erabiliko dute lehenengoz istorio bat kontatzeko. Hitza bera beldurrari buruzko hausnarketa bat partekatzeko ezinbesteko elementua izango da. Haurtzaroan hain zuzen sorginen beldur zen neska/emakume baten nondik norakoak aurkeztuko dituzte.
Irakurle Txokoak antolatutako bertso afari literarioa otsailaren 8an izango da Xirimiri elkartean. Txartelak agortu dira dagoeneko
Zorione Méndezen Marrak erakusketa ikusgai izango da otsailaren 11ra arte.