Bizimiñak antzerkia eskainiko du Itzel antzerkiak Lasarte-Oria, bizikidetza lantzen jardunaldien bigarren jardunaldian. Kultur esparru ezberdinetaz baliaturik, antzerkia, artea eta musika, mina eta haren bueltan dabiltzan gai ezberdinak aurkeztuko ditu antzerki taldeak. Urte luzez bizi izan dugu mina eta oraindik mina darraio etxe askotan,…. Mina, gorrotoa, itsutasuna,…. Isiltasuna. Minaren orbainak, zauriak erakutsi nahi ditugu, etxe guztietako leihoak zabaldu nahi ditugu, entzun, ikusi,….. Jardunaldiak Lasarte-Oriako udalak antolatu ditu Baketik eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz.
Jokin Goenaga musikariaren lanen erakusketa egingo da. QR kodeen bitartez herritarrak konposatutako doinuak entzun ahalko dira. Smartphone-a eta aurikularrak beharrezkoak dira. Erakusketa urtarrilaren 24ra arte egongo da ikusgai ordutegi ezberdineta: urtarrilaren 9tik 12ra, 18:00etatik 20:00etara; larunbata 11 eta igandea 12, 12:00etatik 14:00etara; urtarrilaren 13tik 17ra,10:00etatik 12:00etara; urtarrilaren 18an, 12:00tatik 14:00etara eta urtarrilaren 20tik 24ra, 18:00etatik 20:00etara.
Zorione Méndezen Marrak erakusketa ikusgai izango da otsailaren 11ra arte.