Ostadar SKTk 3x3 saskibaloi txapelketako VII. edizioa antolatu du.
Danok Kidek antolatzen duen Jaiotzen Lehiaketako sari banaketa egingo da.
Ariane Nsilulu eta Shine Gospel taldeak emanaldia eskainiko du. Gospel berriaz gain, jazza, soula, Guadalupeko gwo ka afrikar-karibearra eta reggae musika uztartzen dituzte haien abestietan. Sarrera, 12 euro.
Gabonetako Haur Parkea irekiko da. Oriako pilotalekuan eta Zabaletakoan ere gunea izango da. Sarrera, 1 euro. Egitaraua Udal webgunean.
Presoen ipuinak erakusleihotan ekimenari hasiera emango zaio. Presoek haurrentzat idatzitako ipuinak erakutsiko dira hainbat erakusleihotan. Harresi Guztien Gainetik taldeak antolatua.
Eguzki Areto Futbol taldeak Gabonetako V. Areto Futbol txapelketa antolatu du. Hiru mailatako txapelketa izango da: benjamin, alebin eta infantil.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |