Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera prestatzeko tailer berezia egingo da: karrozaren apaingarriak. Haurrek plastikozko botila bat eraman behar dute. Izena ematea 943 371 448 edo 695 785 392 zenbakietan, aisia@ttakun.eus eta Ttakunen bulegoan egin daiteke.
Normalizazio prozesua eta lidergo politikoa hitzaldia antolatu du Elkarbizi elkarteak. Historia Garaikidean doktore eta euskal gatazka eta normalkuntza politikoan aztertzaile espezializatu Imanol Lizarralde izango da hizlaria. Plazak mugatuak dira eta ganboiturri@gmail.com helbidean izena eman behar da, abenduaren 16a baino lehen.
Udal Musika eskolako ikasle eta iraskasleek Gabonetako kontzertua eskainiko dute.