Opera zaletuek Opera Gala: Live from Baden-Baden ikus-entzunekoaz gozatuko dute. Horretan Anja Harteros, Ekaterina Gubanova, Jonas Kaufmann eta Bryn Terfel abeslariek operako hainbat doinu ezagun eskaini zituzte, hala nola, Pucciniren Tosca, Mascagniren Otello edo Verdiren Cavalleria rusticana. Sarrera, aurrez, 7 euro; egunean, 9 euro.
Jose Luis Elexpe Pelex-en Ideiak iztartzen erakusketa ikusgai izango da, abenduaren 16a arte. Aurkezpena azaroaren 16an, 20:00etan egingo da.