Pintxo bidearen zazpigarren edizioa antolatu du Aterpea merkatari elkarteak. Parte-hartzaileak: Araeta Sagardotegia, Yolanda taberna, Txartel kafetegia, Buenetxea kafe-taberna, Arkupe taberna, Lasarte taberna eta Eguzki taberna.
Zero Sette akordeoi orkestrak kontzertua eskainiko du.
Eskualdeetako Gabon kanten IV. Jaialdia antolatu du Gipuzkoako Eskualdeetako Etxeen Federazioak. Besteak beste, Xumela koruak eta Semblante Rociero abesbatzak parte hartuko dute. Gonbidapena behar da.
Asto Erregea animaziozko filma eskainiko dute haur zinea atalean. Sarrera, 3,80 euro.
Helden zinema atalean, El silencio de la ciudad blanca filma ikusi ahalko da. Sarrera 5,50 euro.
Jose Luis Elexpe Pelex-en Ideiak iztartzen erakusketa ikusgai izango da, abenduaren 16a arte. Aurkezpena azaroaren 16an, 20:00etan egingo da.
Larunbat honetan, azaroak 30, 23 urte beteko ditu Siglo 20 tabernak. Arratsaldeko zortzietatik itxierara arte, hainbat ekintza antolatu ditu urteurren hori ospatzeko: Hasteko, janaria eta edaria, tabernaren kontura (eskainitakoa bukatu arte). JLVisionen eskutik, herritarrak "aho zabalik" utziko dituen proiekzioa. Musika: Jose Nandez madrildarra eta Paolo Solo eta Eneko Nanclares DJak.