Plaza dantza egitasmoko lehen saioa egingo da. Muxiko eta plaza dantzekin ongi astinduko dituzte oinak .
Santa Zezilia eguna dela eta, Alboka Abesbatzak meza girotuko du.
Etxeko txikiek Abominable animaziozko filmaz gozatu ahalko dute. Sarrera, 3,80 euro.
Helduen zinema atalean, Sofia filma eskainiko da. Jatorrizko hizkuntzan eskainiko da gaztelaniazko azpidatzizkiekin. Sarrera, 5,50 euro.
Nuestros cuerpos, territorios diversos erakusketa jarri dute. Azaroaren 30era arte egongo da ikusgai. Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguneko egitarauko ekimena da.
Jose Luis Elexpe Pelex-en Ideiak iztartzen erakusketa ikusgai izango da, abenduaren 16a arte. Aurkezpena azaroaren 16an, 20:00etan egingo da.