Amaraun Klubeko HH3 eta HH4 mailako haurrek ipuin kontaketa saio bereziaz gozatuko dute. Abestiak, eskulanak... landuko dira haurrek ipuineko gaia bereganatzeko. Izen ematea Ttakun Kultur Elkartean, aisia@ttakun.eus helbidean edo 695 785 392 whatsapp zenbakian.
6 eta 8 urte arteko gaztetxoek Kontukantoiko kideen istorio eta marrazkiekin gozatuko dute.
Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek instrumentuak kalera atera eta kalejira musikala egingo dute musikarien zaindaria den Santa Zeziliaren omenez.
Sareko bozeramaile Joseba Azkagarragak eta Jose Ramon Lopez de Abetxuko preso ohiak De donde venimos, zein bide dugu aurretik hitzaldia eskainiko dute. Sarek Orain presoak ekimenaren barruan antolatutako hitzaldia.
Nuestros cuerpos, territorios diversos erakusketa jarri dute. Azaroaren 30era arte egongo da ikusgai. Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguneko egitarauko ekimena da.
Jose Luis Elexpe Pelex-en Ideiak iztartzen erakusketa ikusgai izango da, abenduaren 16a arte. Aurkezpena azaroaren 16an, 20:00etan egingo da.