Euskal Jaiako egitaraua: 9:30ean, diana. 11:00etan, Kantu dantza jira txikia. 11:30ean, patata tortilla lehiaketa. 12:00etan, bizkotxo lehiaketa. 12:30ean, sagardo dastaketa. 14:00etan, herri bazkaria, Okendo Plaza. Txalapartariak, bazkaloste umoretsua, musika... Bazkariko tiketak salgai urriaren 15era arte, Ttakun Kultur elkartean eta Jalgi kafe-antzokian. Helduen menua, 10 euro eta haurren menua, 6 euro. Ondoren, haurren pilota jokoa eta haur eta gaztetxoentzako herri kirolak. 17:00etan, harri jasotzea. 18:00etan, Soinuz Blai taldearekin erromeria. 19:30ean, Txaranga, bertso eta pintxo potea. Oaintxe in deu txaranga eta bertsolariekin. 21:30ean, herri afaria, Okendo plaza. Tiketak, 12 euro. Artizar, Ilargi eta Jalgi tabernetan txartelak salgai. Gauean, musika kale eta tabernetan. 00:00etan, Euskal olinpiadak.
Etxeko txikiek Hareazko ametsak antzerkiaz gozatu ahalko dute. Ytuquepintas taldeak hondarraren artea, marrazketa azkarra, zirkua eta txotxongilo erraldoiak nahasten ditu musika zuzenean duen ikuskizun honetan. Sarrera, 3,80 euro.
Zorione Mendez artistaren Marrak erakusketa. Urriko asteburuetan bakarrik izango da ikusgai. Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara; larunbatetan eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Mundu Bat elkarteak Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan egindako argazkien erakusketa ikusgai jarri du.