Aste Berdeari amaiera emateko hainbat ekimen izango dira: 10:00etatik 14:00etara, material berrerabiliekin eginiko herri-kirolak, aire garbi baten alde eginiko murala, eguzkia energia erabiliz egindako kafea eta informazio mahaia. 11:00etatik 12:00etara, Ezagutu Lasarte-Oriako aire-kutsadura ibilbidea egingo da. Okendo plazan hasiko da. Ibilbidea amaitzean, #LasarteOriakutsadurarikgabe Instagram lehiaketako saria banatuko da.
Semblante Andaluz elkarteak Kultur Astea antolatu du: 12:00etan, haur jolasak eta aurpegia margotzeko tailerra. 13:00etan, pote txapelketa. 13:30ean, Gitanillas del Alba dantza taldearen emanaldia. 14:30ean, Bazkari herrikoia: paella-jana. 17:30ean, La calle del Remolino talde flamenkoaren emanaldia. FARAEk babestua. 19:30ean, Zambra dantza taldearen emanaldia. 20:30ean, dantzaldia.
Zorione Mendez artistaren Marrak erakusketa. Urriko asteburuetan bakarrik izango da ikusgai. Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara; larunbatetan eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Mundu Bat elkarteak Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan egindako argazkien erakusketa ikusgai jarri du.