Material birziklatuekin eginiko musika tresnen tailerra egingo da, Aste Berdearen barruan.
Semblante Andaluz elkarteak Kultur Asteari hasiera emango dio: 19:30ean, udal ordezkariei agurra eta luntxa. 20:00etan, Gitanillas del Alba eta Duende dantza taldeen emanaldia. 20:30etan, pintxo-potea. 21:00etan, dantzaldia.
Okendo zinema taldeak Erase una vez en... Hollywood filmarekin emango dio hasiera Zine forumeko denboraldi berriari. Jatorrizko hizkuntzan gaztelerazko azpidatzizkiekin. Sarrera, 5,50 euro.
Zorione Mendez artistaren Marrak erakusketa. Urriko asteburuetan bakarrik izango da ikusgai. Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara; larunbatetan eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Mundu Bat elkarteak Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan egindako argazkien erakusketa ikusgai jarri du.