Pestizida naturalen tailerra eta informazio mahaia izango dira, Aste Berdearen barruan.
Monika Organika tailerra egingo da, Aste Berdearen barruan.
Zabor kudeaketa sistemari buruzko informazio saioa eta tailerra jasoko dute Sasoeta auzoko herritarrek.
Opera digitaleko denboraldiari hasiera emateko, Veronako Arenan grabatutako El Barbero de Sevilla opera ezagunaz gozatuko dute zaleek. Leo Nucci eta Ferruccio Furlanetto abeslari handiak batu ditu Hugo de Anak zuzendutako produkzioak.Jatorrizko hizkuntzan gazteleniazko azpitituluekin. Sarrera, 7,5 euro aurrez erosita; egunean, 9 euro.
Zorione Mendez artistaren Marrak erakusketa. Urriko asteburuetan bakarrik izango da ikusgai. Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara; larunbatetan eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Mundu Bat elkarteak Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan egindako argazkien erakusketa ikusgai jarri du.