Pertsona adinduen omenezko astearen barruan, Urrezko ezteiak egiten dituzten bikotee eguna antolatu du Biyak Bat elkarteak: 10:40ean, kalejira trikitixak lagunduta Ama Brigitarren komentura. 11:00etan, meza Biyak Bat elkarteko abesbatzak lagundua, Ama Brigitarren komentua. 12:00etan, luntxa, Biyak Bat egoitza. 12:30ean, opari banaketa, Biyak Bat egoitza. 14:30ean, bazkaria, Abend jatetxea. Ostean, dantza.
Tetrabrikekin egindako zorroen tailerra egingo da, Aste Berdearen barruan.
Karmele Gurrutxaga psikologoak Emozioak gorputzean islatzen dira hitzaldia eskainiko du. Nagusilan elkarteak antolatuta.
Zabor kudeaketa sistemari buruzko informazio saioa eta tailerra jasoko dute erdialdeko herritarrek.
Zorione Mendez artistaren Marrak erakusketa. Urriko asteburuetan bakarrik izango da ikusgai. Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara; larunbatetan eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Mundu Bat elkarteak Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan egindako argazkien erakusketa ikusgai jarri du.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |