Pertsona adinduen omenezko asteko ekintzak antolatu ditu Biyak Bat elkarteak: 11:00etan, meza, San Pedro eliza. 11:45ean, kalejira trikitixak lagunduta Manuel Lekuona kultur etxera 12:30ean, ekitaldia, Manuel Lekuona kultur etxea. Biyak Bat elkarteko abesbatza eta Amaia Gonzalez Caballero izango dira oholtzan. 14:00etan, bazkaria, Michelin kirol guneko pilotalekua. 16:30ean, dantzaldia Azabache taldearekin, Michelin kirol guneko pilotalekua.
Sasoeta auzoko Jaietako amaiera emango zaie: 11:00etan, Buruarinen tailerra, Gaztelekua. Plazak agortu dira. 11:00etan, haur tailerrak, Jaizkibel plaza. 12:30ean, Patata tortilla lehiaketa, Jaizkibel plaza. 13:00etan, haur danborrada, Jaizkibel plaza. 13:30ean, sari banaketa, Jaizkibel plaza.
Elkano. Lehen mundu bira filma ikusgai, haurren zinema atalean. Sarrera, 3,80 euro. Inoiz izan den abenturarik zirraragarriena, lehen mundu bira. Sevillatik bost ontzi atera ziren Magallanesek gidatuta. Ibilbide ezezaguna egin behar zuten. Ekaitzak, gosea, tribuak… Hiru urte beranduago soilik batek lortu zuen iristea Juan Sebastian Elkanoren gidaritzapean. Planeta biribila dela erakutsi zuen bidaia gozatuko dute txikiek.
Helduen zinema atalean, Quién a hierro mata filma eskainiko da. Sarrera, 5,50 euro.
Zorione Mendez artistaren Marrak erakusketa. Urriko asteburuetan bakarrik izango da ikusgai. Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara; larunbatetan eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.