Pertsona adinduen omenezko asteko ekintzak antolatu ditu Biyak Bat elkarteak: 9:30ean, ibilaldi neurtua, Okendo plaza. 18:30ean, Biyak Bat elkarteko eta Eibarko Unzaga abesbatzen emanaldia, Ama Brigitarren komentua. 20:30ean, afaria, Abend jatetxea.
Sasoeta auzoko Jaietako bigarren eguna: 11:00etan, kirol jarduera, Uzturre plaza. 11:30ean, puzgarriak, Andatza plaza. 13:00etan, buruhandiak, Jaizkibel plaza. 14:30ean, paella jana, Jaizkibel plaza. 16:00etan, mus txapelketa. 16:30ean, altxorra Quiz jokoa, Jaizkibel plaza. 17:00etan, Zumba erakustaldia, Jaizkibel plaza. 18:30ean, danborrada, Andatza plaza. 19:30ean, sardina jana, Jaizkibel plaza. 22:00etan, zezensuzkoa, Andatza plaza. 22:30ean, DJ saioa dantzaldia, Jaizkibel plaza.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-zortzirena izango da Lasarte-Orian. Aitor Salegi, Eneko Araiztegi, Iñaki Zelaia, Mikel Artola, Oier Aizpurua eta Unai Izagirre izango dira kantuan. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean. Aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira, 16:00etatik aurrera. Gure irakurleek doan eskuratu ditzakete bi sarrera martxan dugun zozketan. Sarrerak nahi badituzu izena eman urriaren 2a baino lehen.
Zorione Mendez artistaren Marrak erakusketa. Urriko asteburuetan bakarrik izango da ikusgai. Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara; larunbatetan eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.