Done Jakue bideko azokaren azken eguna izango da: 11:00etan, Azokaren eta Cabalburr kanpamentuaren irekiera. 11:30ean, Acibreira taldearen emanaldia. Panelo Circus Show ikuskizuna, eta Duendes mágicos. 12:00etan, La Reina de los guerreros de los valles del Kuruma eta Eulali ipuin kontalaria. 12:15ean, Hegazti harraparien erakustaldia eta Duendes mágicos. 12:30ean, Zirkuko ariketak eta Panelo Circus Show. 13:00etan, Patxi Jorgito merkatuan barrena, eta Eulali ipuin kontalaria. 13:30ean, Acibreira taldearen emanaldia. 14:00etan, Hegazti harraparien erakustaldia. 17:00etan, Azokaren irekiera. 17:30ean, Eulali ipuinkontalaria eta Ciclope alado eta El unicornio mágico ikuskizunak. 18:00etan, Zirkuko ariketak. 18:30ean, Duendes mágicos. 19:00etan, Acibreira taldearen emanaldia. 19:30ean, Kalejira. 21:00etan, Azokaren itxiera.
Mundu bat elkartearen Emakume nekazariak. Eskubideak eta errealitateak argazki erakusketa ikusgai izango da. Enrique Pimoulier argazkilari nafarrak Kolonbia, Bolivia, Chiapas (Mexiko) eta Guatemalako landa eremuetan egindako irudiak dira. Pimoulierrek hogeita bost urteko esperientzia du argazkilari profesional moduan eta hiru aldiz irabazi du Luis Valtueña Argazkilaritza Humanitarioaren Nazioarteko Saria.